EVEREST MENDIA

May 17, 2007

Duela 100 milioi urte ez zegoen Everest mendirik! Gaur egun, 8.848 metro dauzka! Duela gutxi mendi hau errekorren liburuan sartu zuten. 1953an Edmund Hillary eta Tenzing Norgayk igo zutenez geroztik, mundu osoko mendizaleek igo dute. Hala ere, nahiz eta urte asko pasa, Everest-ek bere erakargarritasuna mantentzen du eta edozein mendizalearentzat erronka berezia da.1999ko azaroan neurketa berriak egin ziren. Eta hara! Everest bi metro handitu zen! Plaka indoaustraliarra plaka eurasiarraren kontra ari den bitartean Everesten altuera paregabeak marka berriak hautsiko ditu!
Hego-ekialdeko bidea: 5380 metrora dagoen Khumbu glaziareko oinarrizko kanpamendutik abiatzen da bide hau. Ipar-mendebaldeko bidea:Bide honen oinarrizko kanpamendua Rongbuk glaziarean dago, 5180 metrora.
Bide interesgarri esan dizkizuet, orain anima zaitezte eta igo ezazue mendi polit hau! Ikertzaile talde batek ziotenez Everest mendia besteetan baino azkarrago urtzen hari da eta hori arazoak sortzen ditu. Esaten dutenez, hogehigarren mendean geratutako gasak eragin diola. Edmund Hillary 87 urteko gizon batek lehenengo aldiz Everest mendia igo zuen tonterreraƱo sherpa nepali Tencing Norgayrekin. 1953. urtean 8.850 metro igo zituen. Lehenendo igandean ingresatu egin zen Nueva Zelanda ospitalean, baina ondo dago. 87 urterekin igo eta oraindik ongi egotea hau da komeria, duena gizon honek!

MONT-BLANC

January 25, 2007

Europako mendirik altuenak 4.810 metro eta 40 centimetro dauzka, eta ez, 4.807 metro. Mont Blanc bere altuerari leial al zaio?
Espedizioa irailaren 7an abiatu zen Mont-Blanc-en gailurrerantz. Frantziako Instituto Geografikoko 10 geometrialariketa 3 gidarik osatzen zuten takdea. Helburua bikoitza zen: Mont-Blanc mendiaren altuera zehatza neurtzea eta geometrialarien lana ezagutzera. Neurketak irailaren 8an, goizeko zazpietan, hasi ziren.Horrela jakin zen, esaterako, Everest-ek 8.846,4 metro dauzkala, eta ez, 8.848 metro.Mont Blanc media hazten ari denez, neurketak urtero edo bi urtez behin egiteko nahia erakutsi dute geometrialari frantsesek.Izan ere, Mont Blanc mendia bi edo hiru milimetro hazten da urteko eta, beraz, zentimetroaren magnitudeko zehaztasuna duen teknika ez da aldaketak nabaritzeko gai izango.

NATURA ZAINDU!!!

December 14, 2006

Jarraitu itzazu honako aholkuak.

* 1.Ez mendian zaborrik utzi, ezta lurperatu ere, paperak eta zaborrak, hartu bizkar zorroan eta ERAMAN ETXERA. Mendian botatako zaborrek (papera, plastikoa, latak, botilak, pilak, …) mendia zikindu eta hondatu egiten dute:Mendia = Garbia ez zikindu eta zikina garbitu

Behiak Zuberoako bortuan
Behiak Zuberoako bortuan

* 2.Ez kutsatu iturri-errekak.

* 3.Animalia eta landareak begirunez trata itzazu. Bakean dagoena bakean utzi.

* 4.Ez surik piztu.

* 5.Itxi itzazu ataka, langa eta ate guztiak.

* 6.Saiatu ez ibiltzen soro-baratzetan zehar.

MENDIAK

Txindoki edo Larrunarri Gipuzkoako mendia da, Aralar mendilerroan kokatua. 1346 metroko altuera du eta Amezketan kokatua dago. Gipuzkoako mendirik altuena ez izan arren, esanguratsuenetako bat da, bere itxura berezia dela eta. Biderik ohikoena Larraitzetik abiatzen da eta bertaraino autoz gertura daiteke. Mendebaldeko ertza eskalatzeko aproposa da.

Euskal sineskeren arabera, Mari jainkosak bertan du bizilekuetako bat.

ZER DE HAU? Kaixo ni Debora naiz, blog honetan mendiei buruz eta naturari buruz hitzegingo dizuet. Ea gustatzen zaizuen!!!

Azken Mezuak:

Azken Iruzkinak